
Atlético de Madrid
Real Sociedad
Apirilak 18 • 21:00 • La Cartuja estadioa
EGUN
ORDU
MINUTU
SEGUNDU
Izendunak eta besterenezinak dira, eta formatu digitalean baino ez daude erabilgarri RFEFeko aplikazioan.
Talde baten ordezkari bazara, sarrerak zure aplikazioan daude. Taldeko kide bakoitzari bere sarrera eman nahi badiozu, sarrerak aktibatu baino lehen egin beharko duzu.
Zure mugikorra oso garrantzitsua da, zelaira sartzeko mugikorra erabili beharko duzu-eta. Eraman zure kargagailua eta, badaezpada, bateria eramangarria. Gogoratu Fan Zonean ere mugikorrak kargatzeko gune bat izango duzula.
Deskargatu sarrera/k partida baino lehen eta, ordu batzuk lehenagotik, partidara joango den bazkidearen mugikorrean aktibatuko da.
Kalejira 18:30ean abiatuko da gure Fan Zonetik, lehenago sartu ahal izateko eta partida aurrekoaz gozatu ahal izateko. Estadioko ateak 18:00tan irekiko dira.
Edozein motatako piroteknia, armak edo objektu zorrotzak, poltsa eta motxila handiak —tamaina ertaineko motxilak eta poltsak, bai—, latazko edariak edo tapoidunak eta 0,5 l baino gehiagokoak.
11:00etatik 18:30era eta 19:00etatik aurrera
DINAMIZATZAILEAK
SUA ENPARANTZA eta MIKEL BERMEJO

Hurrengo egunetan
Bai, sarrera guztiak digitalak dira. RFEFen aplikazio mugikor baten bidez erakutsiko da sarrera La Cartujako ate birakarietan. Ez dago paperezko sarrera fisikorik.
RFEFek, partida hasi baino ordu batzuk lehenago, jakinarazpen bat bidaliko du bere Aplikazioaren bidez, sarrera daukanari esateko sarrera aktibatzeko aukera erabilgarri dagoela. Horretarako, SARRERA AKTIBATU sakatu beharko duzu. Sarrera aktibatuta egongo da bertan QR kode bat agertzen denean.
Bai. Realak gorabeherei erantzuteko postu bat jarriko du La Cartujan eta Sevillako FanZonean.
La Cartujan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da sarrera izenduna gailu elektroniko batean aurkeztea RFEFen Aplikazioaren bitartez; beraz, gomendatzen da gailuaren bateria behar beste kargatuta dagoela ziurtatzea.
Zure kargagailua eramatea gomendatzen dizugu. Fan Zonen ere izango duzu karga gune bat entxufeekin. Gainera, Sevillan mugikorra kargatu dezakezu hainbat toki irisgarritan.
Aplikazioaren hasierako pantailan pasahitz ahaztua berreskuratzeko aukera bat dago. Oraindik erregistratuta ez bazaude, erregistroa egiteko behin-behineko kode bat bidaliko zaizu mezu elektroniko bidez, eta erregistratuta bazaude, berriz, aukera horrek pasahitza berrezartzeko orrialde batera eramango zaitu.
Ez. RFEFek jakinarazi duenez, sarreren pantaila argazkiek ez dute inola ere balioko.
Carlos III hiribidean, Cartuja estadioaren ondoan. Egin klik hemen kokapena ikusteko.
Klikatu esteka honetan mapa deskargatzeko, aireportutik, Santa Justako geltokitik edo hiriaren erdigunetik Fan Zonera eramateko aholkuak emanez. Esteka honetan garraio publikoari buruzko informazioa duzu.
Bai, bi aparkaleku egokitu dira. Bat ibilgailu partikularrerako da, eta 2.000 plaza ditu, eta bestea autobusetarako, eta 77 plaza ditu. Bi kasuetan aldez aurretik erreserbatu behar da aparkalekua.
Egin klik hemen aparkalekua erreserbatzeko (autoa)
Egin klik hemen aparkalekua erreserbatzeko (autobusak)
Kalejira, Ilargi txarangarekin batera, 18:30ean abiatuko da gure Fan Zonetik, lehenago sartzeko eta partida aurrekoaz gozatzeko denbora nahikoarekin. Zalantzarik gabe, eguneko unerik zirraragarrienetako bat izango da.
18:00etan.
Bai, goizaldeko ordu bata arte.